BH2C

Hidrogenoaren Euskal Korridorearen xedea hidrogenoaren ekosistema sortzea da, Euskadin egoitza duena. Ekosistema horrek energia-, industria-, bizitegi- eta mugikortasun-sektoreen deskarbonizazioan aurrera egitea ahalbidetuko luke, otsailaren 22an aurkeztu zenean adierazi zen legez. Petronorrek eta Repsolek abiarazitako ekimena da eta 8 instituzio, 12 ezagutza- zentro eta enpresari-elkarte eta 50 enpresaren babesa izan du hasieratik.  78 erakunde horiek ekimena egi bihurtzeko gaitasun osoa dute, balio-kate osoko dozenaka proiekturen bidez.  

Proiektua Repsolek Euskadin inbertitzeko hartutako erabaki estrategikotik jaioa da, trantsizio energetikoaren arloan aurrera egiten jarraitzeko. Izan ere, 2050. urterako isurpen garbirik gabeko konpainia izan nahi du Repsolek. Testuinguru horretan, Petronorrek Euskadi hidrogenoaren hub bilakatzearen aldeko apustua egin du, horixe baita ekonomia produktibo berderantz egiteko ardatzetako bat.

Ekoizpen-sarea eraldatzeko eta industriak euskal ekonomian duen garrantzia mantentzea lortzeko bultzatzaile izatearen bokazioz jarduten dute, ematen ari diren pauso guztietan. Proiektuak ekonomia-, gizarte-, teknologia- eta ingurumen-dimentsioak batzen ditu, besteak beste, 2026. urtera bitartean egingo den 1.300 milioi eurotik gorako inbertsioari esker. Hala, 1.340 lanpostu zuzen baino gehiago eta zeharkako 6.700 lanpostu baino gehiago sortuko dira.

Horri guztiari esker, urtean 20.000 tona hidrogeno berriztagarri ekoiztuko dira eta tarte horretan 1,5 miloi tona CO2 isurtzea saihestuko da. Lehen urte hauetan, hidrogeno berriztagarria garatzea izango da helburua, eta baita euskal trantsizio energetikoa guztiz eraldatuko duen korridorea hedatzeko beharrezkoak diren azpiegiturak eta aplikazioak garatzea ere.

Misioa eta helburuak

Euskal Herrian hidrogenoaren ekosistema sortzea, proiektu eta ekintza zehatzen arabera eta lankidetza-estrategia publiko-pribatuarekin, energiaren, mugikortasunaren eta bestelako industria-sektoreen deskarbonizazioan aurrera egitea ahalbidetzeko.

Ezinbesteko proiektua da lurraldeko ekonomia suspertzeko, hidrogenoaren kate tekno-industriala garatuz.